Zarauztarrak lidergoagatik borrokan dira Gipuzkoako batelen Ligan

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Arraun Elkartea 2017ko urt. 24a, 10:18

2017ko Gipuzkoako batelen ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak burutu dira. Zarauztarrek lan onarekin jarraitzen dute. Seniorrak lidergoagatik borrokan darabiltzate, San Juanekin berdinduta. Jubenillak ere oso lan txukuna egiten ari dira, lehen hiruen artean.

Batel ligako 2. eta 3. jardunaldiak jokatu dira

 

Larunbat goizean Zumaiko uretan jokatu zen batel estropada, eta igandean Urumean, Loiolako auzoan. Neska promesek orain arteko estropada guztietan postua mantendu dute, taula erdian. Infantil mutilek lehen estropako 12. postua hobetu dute, 9. eta 7. postuak lortuz asteburuan. Kadete mutilek antzeko postuak lortu dituzte, bi batelekin berriz ere uretan.

 

Senior mutilak emaitza onak lortzen jarraitzen dute, traineruan zentratuta jarraitu arren. Larunbatean irabazi egin zuten berriz ere, San Juanek oso gertu amaitu arren. Igandean hirugarren gelditu ziren ordea, San Juan eta Donostiarraren atzetik. Orohar San Juanekin berdinduta daude sailkapen orokorrean eta borrokatzen jarraitzera erabakita daude.

 

 Jubenilak lan handia egiten dabiltza

 

Ekhi Illarramendi eta Alex Gomezen Gontxaren agindupean lan ederra egiten ari dira jubenil mutilak, 3 batel uretan izanda. A ontzia Alain Gurrutxaga, Unai Arcos, Joanes Saiz eta Ioritz Zubillagak osatu zuten bi estropadetan. B ontzia Manex Otaegi, Gabriel Souza, Ekaitz Portularrume eta Josu Olabarriak. Eta D ontzia, berriz, Unai Aizpurua, Iñaki Laskibar, Gorka Zubeldia eta Eñaut Makazaga gazteek. Igandean Gorka Goenaga eta Iñigo mozo ere sartu ziren batel honetan.

 

 3 ontziak emaitza onak lortzen dabiltza eta bereziki A ontzia, ligako lehen hirugarrenen artean aurkitzen baita. Larunbatean bigarren eta igandean laugarren izan ziren. Honakoa da Ioritz Zubillaga A ontziko arraunlariak egiten duen balorazioa:

 

 “Larunbateko estropada ona izan zen, San Juan oso gertu izan genuen. Ziaboga aurretik lehenak ginen eta bueltan San Juanek diferentzia jan zigun ordea. Loiolako estropadan ez ginen gustura aritu, uste dut hartu genuen ibilbidea ez zela egokiena, kontrako korronte asko bildu genuen. Bigarren luzean buelta ematen saiatu ginen baina ezin galdutako denbora ezin izan genuen berreskuratu. B ontziak oso lan ona egin zuen halere”.

 

Hurrengo asteburuan estropada bakarra ospatuko da, larunbatean Donibane Lohitzunen arratsaldeko 15:00tan. Euria eta hotza emana dago baina gure neska mutilak babestera joatera animatzen zaitugu.

 

Aupa Zarautz!

 

Zarautz, 2017ko urtarrilaren 23a