Liga azken estropada ederrarekin itxi du Enbatak

Erabiltzailearen aurpegia
Enbata, Bilbon.

Zarauzko Enbatak 2017ko KAE 1 Liga itxi berri du, azken estropadan laugarren postua lortuz. Oinatz Arretxe arraunlariak azken estropaden eta Ligaren balorazioa egin du.

Enbatako mutilek 2017ko KAE 1 Liga amaitu berri dute, larunbatean Zarautzen eta igandean Bilbon ospatu ziren estropadekin. Larunbat eguerdian VIII. Zarautz Arraun Elkartearen ikurriña jokatu zuten, etxean. Txandan Getaria eta Deusturekin lehia gogorra izan arren, ez zituzten aurreko Hondarribiako estropadako sentsazio onak aurkitu. Getariak estropada oso ona egin zuen, Donotiarraren atzetik bigarren izan baitzen, eta Deustuk 2 segundugatik Enbata zazpigarren postuan utzi zuen.
 
Igandean Ligako azken estropada jokatu dute Enbatako mutilek, XL Villa de Bilbao erlojupeko estropada. Etxeko arantza kendu nahirik edo, estropada benetan bioroibila burutzea lortu dute. Hasieratik maila ona eman du eta Getariaren atzetik estropada osoa igaro ondoren Enbata azkarragoa izan da, denbora oso ona markatuz. Donostiarra irabazlea 15 segundo eskas azkarrago izan da, eta Santurtzi eta Zumaiaren ondoren, Enbata laugarren izan da. Liga zazpigarren postuan amaitu dute. 

Oinatz Arretxe arraunlariaren balorazioa

Hona hemen Oinatz Arretxe (1992, Zarautz) arraunlariak egindako balorazioa:
 
“Aurtengo Liga Zarautz eta Bilboko estropadekin amaitu dugu. Etxean ez genuen asmatu, denbora gutxian aldaketa asko izan genituelako edo, ez genuen  arraunean fin egin, nahi genuen bezala. Kaleak ere ez zuen laguntzen, TKEko estropadan ere ikusi ahal izan den bezala. Haserre amaitu genuen etxeko estropada eta arantza kentzeko desiatzen.
 
Gaur Bilbon arraunean fin jardun gara ordea, denboraldian zehar mantendu dugun arraunkerarekin. Erlojupekoa izan da eta burua hotz mantendu behar den horietakoa, sekulako beroa izan dugun zuen arren. Hala egin dugu, gauzak ondo egin ditugu eta horrelakoetan emaitza naturalki etortzen da. Laugarren amaitu dugu denbora oso ona markatuz.
 
Denboraldia amaitzeko azken estropada falta zaigu, abuztuak 31 ostegunean Kontxako sailkapen estropada. Gure helburua Ligako gure aurkarien pareko maila ematea da, Deustu, Zumaia eta Getaria, eta denboraldi polita borobildu. Bizpahiru estropada kenduta, Nafarroa, Plentzia eta Pedreñakoak batez ere, aurten egindako lanarekin pozik gaude”.
 
Oinatzek esan bezala denboralkiko azken estropada Kontxako estropadarako sailkapena izango da, abuztuak 31 ostegunean. Gerturatu Enbata animatzera!
 
 
Aupa Zarautz!
 

Erlazionatuak

VIII. ZAE IkurriƱa, lehian

Zarautz

Estropadak dira nagusi asteburu honetan, Zarautzen. Gaur eguerdian hasi dira KAE 1 Ligako VIII.Zarautz Arraun Elkatea Ikurriña lehiatzen, et...