zarauzkohitza.eus

Festa, denboraldia amaitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2018-06-12 10:53   Kirola

Urtero ekainarekin batera, txapelketa guztiak amaiturik, denboraldi amaierako festa antolatzen dugu. Aurtengoa ez da ezberdina izango.

Festa, denboraldia amaitzeko
(Zarautz Rugby Taldea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Horregatik jokalari, entrenatzaile, guraso eta jarraitzaile guztiei gonbitea egiten diegu. Larunbat honetan izango da, Ekainak 16 Astin bertan.

Lehenik eta behin lagunen artekoak jolastuko ditugu 11tatik 1etara eta jarraian denon artean ospatuko dugu bazkari eder batekin. Buruko 10€. Izen emateko idatzi mezu bat info@zarautzrugby.com helbidera.

Denda irekita egongo da 12tatik 14etara eta 40 urteurreneko jertsearen erreserba egin dutenek bertan erosi ahal izango dute. Oraindik zurea eskatu ez baduzu, web orriko dendan egin dezakegu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa