Babyauto Zarautz eta errugbia

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2019ko ots. 11a, 01:00

Babyautoren babesari esker ari da lanean Zarauzko errugbi taldea eta trukean, ahalegina eta ikuskizuna eskaintzen dute kategoria guztietako jokalariek. Baita jardunaldi honetan ere.

Astin, seniorrek Bera Bera izan zuten aurkari, ia klasiko bihurtu den partidan. Baina zarauztarrek ez zuten asmatu. Zorterik ere ez, eta Bera Berak alde handiz irabazi zuen: 7-36.

Jokoak ez zuen huts egin. Bisitariak jarri ziren aurretik partida hasi orduko, 2.minutuan, eta 20. mintuan bigarren entsegua lortu zuten, baina 33.enean, Mikel Larrañagak egin zuen etxekoen aldeko entsegua eta Agustin Cittadinik transformatu zuen segidan. 7-12 eta partida interesante jarri zen.

Bera Berak ordea, ondo defendatu zuen eta dortokek ezin izan zuten aurre hartu. Bi taldeek egin zituzten jokaldi txukunak, baina 55.minutuan, Bera Berak zarauztarren defentsa hautsi eta 4 entsegu etorri ziren bata bestearen atzetik. 7-36 izan zen azken emaitza.

B mailan ari diren Babyauto Zarautz Beltzak taldeko seniorrek ere galdu egin zuten Euskal Ligako partida Saran. Iparraldeko taldeak aise menperatu zuen jokoa 22.minututik aurrera. Zarauztarrek ezin eta 75-0 amaitu zen partida.

Poza Lasarteko Michelinen zelaitik etorri zen.18 urtez azpiko taldeak Gernika-Elorrioren aurka jokatu zuen. Gernikarrak itxuroso aritu ziren partidaren hasieran, baina denbora pasa ahala zarauztarrak nagusitu ziren garbi. 77-26 amaitu zen partida.

16 urtez azpikoek berriz, ez zuten entsegu bakar bat jaso eta 21 egin zituzten Elorrio-Gernika taldearen aurka. 133-0 izan zen emaitza.

Osorik irakurri