Errugbi ate irekien jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia

Abuztuaren 31, larunbatean, errugbia ezagutu nahi dutenentzat ate irekiak antolatu ditugu, goizeko 10:30 hasita.

Lehengo urtetan errugbian ibili diren eta kirol hau ezagutu nahi duten neska-mutil guztiei irekitako entrenamendua izango da. Errugbia ezagutu, bere oinarriak eta errespetua ikasi eta ondo pasatzea izango dira helburuak.

Entrenamenduaren ostean, hirugarren denbora bezala ezagutzen den hamaitekoa izango da.

8-14 urte bitarteko neska-mutilei egiten zaie gonbitea baita ere aurreko urteetan parte hartu duten guztiei ere.

Bultza Beltzak!

Osorik irakurri