Igoeraren bila

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2020ko urt. 21a, 01:00

Urteak dira lehen taldea nazional mailako bigarrenera igo eta bigarren talde bat sortu zela. Garai hartan, iada "jubilatuak" ziren jokalariei eskatu zitzaien laguntza, tartean Txako, Bonbero, Ximut...

Ordutik hona, bigarren talde honen helburuak oso xumeak izan dira; presiorik gabe partiduak jokatu, lehen taldean parte hartzen ez duten eta berriak diren jokalariei ikasteko aukera eman eta taldea egonkortzen joatea. Eta hala, batzuetan jokalariz oso eskas, denboraldiak joan eta etorri dira.

Duela urte batzuk Lasarteko Beltzak taldearekin sinatutako akordioa dela eta, Zarautz/Beltzak osatzen duten talde guztiak kalitatzeko jokalariz hornitu dira eta bigarren talde seniorra igoeraren bila joateko bigarren fasera sailkatu da. Urte askotan Euskal Ligako azken mailan, ezer ez jokatzetik zerbait gehiagogatik jokatzeko aukera izango du oraingoan, zer hoberik lehen mailara igotzeko aukera baino.

Bigarren fasea larunbat hontan bertan hasiko da Astiko errugbi zelaian, Baztan aurkari, arratsaldeko 16:00tan. Txorixoa eta garagardoa ez dira faltako, espero dugu, zuk ere ez huts egitea.

Denon bultzadarekin lortuko dugu.

Bultza Beltzak!

 

Osorik irakurri