Bera Beraren aurkako partidarako zaleentzako autobusa antolatu du Zarautz Rugby Taldeak iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2022ko aza. 9a, 12:24
(@prestaenea)

Bihar, osteguna, izango da izena emateko azken eguna. Igandean Lasarteko Kote Olaizola estadioan izango da lehia, 12:00etan. 18 urtez azpikoek ez dute autobusa ordaindu beharrik izango.

Zarautz Rugby Taldeak zaleentzako autobusa jarri du igande honetan Lasarteko Kote Olaizola estadiora joateko. Bera Bera taldearen kontra lehiatuko da han, eta zaleen animoak eskertuko ditu taldeak. 

Partida 12:00etan hasiko da, eta autobusa 11:00etan aterako da Aritzbatalde kiroldegiko biribilgunetik, eta 11:20an iritsiko dira Lasarteko Euskotrenekon biribilgunera. Itzulera, berriz, 14:00etan izango da.

Autobusa bost euro kostako da pertsonako, baina 18 urtez beherakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango

Izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da. Horretarako honako whatsapp zenbakira idatzi beharko da: 630 66 13 10.