Ikasleen testigantzak: Carmen, Edurne, Elias, Ramon, Jokin, Joaquin, Cristina, Nekane eta Eva.

Matrikulatu Zarauzko AEKn!

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko AEK 2019ko ira. 13a, 11:24

2018/2019 ikasturtean Zarauzko AEKn aritu gara euskara ikasten, arratsaldeetan. Testu honen bidez, gure esperientzia azaldu nahi dugu.

Aurrez aurreko eskola hauetan izena emateko arrazoiak oso desberdinak izan dira, batzuek, esate baterako, beren euskararen maila hobetzeko eman zuten izena; beste batzuek, berriz, euskarako tituluak lortzeko: B1 edo B2.

Horrez gain, oso giro polita aurkitu dugu taldean. Konfiantza handia izan dugu hitz egiteko. Nahiz eta maila desberdinak egon, denok ikasi dugu.


Metodologiari dagokionez, oso egokia izan da. Mintzamena, entzumena, irakurmena eta idazmena sarritan landu ditugu. Atseden hartzeko bestelako gauzak egin ditugu, adibidez, jolasak, gelaz kanpoko ekintzak...


Lagunarte handi bat bihurtu zaigu ikasgela. Gustura gaude, eta hori ere ikasteko oso garrantzitsua izan da.

Kurtsoa amaitutakoan geure beharrak asetu ditugula konturatu gara. Horregatik, jendea esperientzia hau bizitzera animatzen dugu. Beraz, eman izena AEKn, irailaren 25a baino lehen!