Gertu gaude Zarauzko AEKn

Erabiltzailearen aurpegia
2020/2021 ikasturterako matrikulazioa martxan dugu Zarauzko AEKn. Irailaren 24ra bitartean eman ahal izango da izena euskaltegian.
Gertu gaude AEKn. Egoera berriari erantzuteko gertu, zugandik gertu. Euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu jo gurengana, A1 mailatik C2 mailara arteko eskolak ematen baititugu. Euskaraz alfabetatu nahi duenak ere badu tokia gurean. Guregana etortzeko hurrengo bide hauek dituzu eskuragarri:

- Euskaltegitik bertatik pasata, bulego-ordutegia: 10:00-13:00 / 17:00-20:00
- Telefonoz: 943 13 01 75
- E-posta bidez: zarautz@aek.eus

Informazio gehiago AEKren webgunean: https://aek.eus/eu/