AEK lokal berrian izango da irailean

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko AEK 2021ko uzt. 8a, 08:30

 

Urte luzez Zarauzko AEKren etxe izan den euskaltegia utzi eta lekualdaketa egingo dugu. Horren prestaketan gabiltza baina lokal hau agurtu aurretik bertatik pasa zareten guztioi eskerrik beroena luzatu nahi genizuen. Urte hauetan guztietan ehunka pertsona pasatu gara bertatik: ikastera etorritakoak, irakastera ere bai eta beste hainbeste ekimenetan laguntzera. Eskerrik asko denoi!

 

Orain batetik besterako lanetan gabiltza eta irailean gogo biziz aurkeztuko dizuegu etxe berria. Bertara hurbiltzera gonbidatuko zaituztegu ikasturte berria hastean elkarrekin euskarari arnasa ematen jarraitzeko.

 

Eskerrik asko orain arte AEK babestu duzuen guztioi eta irailean ikusiko dugu elkar!