Irailaren 15ean inaugurazio festa

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko AEK 2021ko ira. 6a, 14:20

Udan lokal aldaketa egin ondoren euskaltegi berriaren inagurazioa egiteko irrikitan gaude AEKideok. Irailaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean elkartuko gara Zuberoa kalea 16-18an

Udan lokal aldaketa egin ondoren euskaltegi berriaren inagurazioa egiteko irrikitan gaude AEKideok. Irailaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean elkartuko gara Zuberoa kalea 16-18an.

Gurekin jardundako irakasle zein ikasle eta herritar guztioi erakutsi nahi dizuegu gure etxe berria baina egungo egoerak eskatzen dituen baldintzak mantendu ahal izateko ospakizun itxia izango da.

Hala ere, aurkezpen ekitaldi honetara etortzeko aukerarik ez duzuenok matrikulazio garaian bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu.