AbEndua Kalean, ongi etorri Zarauzko euskaltegi berrira!

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko AEK 2021ko abe. 15a, 10:00

Aurtengoa ikasturte berezia da Zarauzko aekideontzat; izan ere, lehengo eraikin zahar eta, aldi berean, xarmagarria utzi, eta Zuberoa kalera etorri gara; horrela, ia konturatu gabe, iragana eta oraina dauzkagu egunero parez pare. Eta aldaketek aukerak ekartzen dituztela ospatzeko, euskaltegi berriko ateak irekiko ditugu larunbat honetan, hilak 18.


Ohiko Santo Tomas azokaren partez, arratsaldea girotzeko ekimenak antolatu ditugu euskaltegian bertan: 17:00etan, 5 urtetik gorako haurrentzat, Maite Arrese yogi ipuin-kontalaria; ordu berean, hika praktikatzeko aukera izango da; ondoren, euskaltegia ikusi ahal izango da; 18:00etan, Pelax taldearen rock/blues progresiboaz gozatuko dugu eta, bukatzeko, Joselontxos Txarangak alaituko dizkigu bazterrak.

Askotariko egitarauaz gain, ordea, Zarauzko produktuen otarra zozkatuko dugu (Ametsola) eta Korrika materiala izango da salgai.

Etortzen den orori eskatu nahi diogu, mesedez, albokoak eta ingurua errespetatzea.

Ongi etorri!