«Idazleek eraikitzen dute editorea; editoreak ezin du idazlerik sortu»

Amagoia Iban - Berria 2018-01-21 10:50   kultura

«Idazleek eraikitzen dute editorea; editoreak ezin du idazlerik sortu»

Ia 30 urte egin ditu Gorka Arresek Susa argitaletxean, editore; urtea hastearekin bat itxi du ziklo hori. Atzera eta aurrera begira ageri da, orainaldi betetik. Suhar, ohi bezala. Editore ohi izateko bideari heldu berritan. Amagoia Ibanek elkarrizketatu du, Berriarako.

Astelehenetik aurrera abian hondakinen bilketa sistema berriari buruzko informazio gunea

Zarauzko Hitza 2018-01-21 10:00   gizartea

Astelehenetik aurrera abian hondakinen bilketa sistema berriari buruzko informazio gunea

Hondakinen bilketa sistema bateratu eta zerbitzu berria abian jartzeko ezarpen fasean sartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak bihartik aurrera izango da abian izango du informazio gunea herriko hainbat gunetan.

1.500 euro bildu dituzte Monte Albertiako ikasleek Aspanogirentzat

Zarauzko Hitza 2018-01-21 10:00   gizartea

1.500 euro bildu dituzte Monte Albertiako ikasleek Aspanogirentzat

Eurek sortutako egutegi baten 300 ale saldu dituzte eta Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea laguntzeko baliatu dute bildutako dirua.

Bideoa: 1967ko Zarauzko Maratoia

Zarauzko Hitza 2018-01-20 22:48   Kirola

Espainiako Atletismo Federazioak Zarautzen 1967an jokatutako maratoiko ikus-entzunezkoa igo du Youtubera eta sare sozialetan zabaldu du. Lasterketa Mamo Wolde korrikalari etiopiar mitikoak irabazi zuen; lehiakideen artean, gainera, beste atleta gogoangarri batek hartu zuen parte, Abebe Bikila etiopiarrak. Wolde eta Bikila garaiko txapeldun olinpikoak izan ziren.

Joxe Ramon Iruretagoienak zabaldu du Izetako txotx denboraldia

Zarauzko Hitza 2018-01-20 18:30   gizartea

Atzo gauean eman zioten hasiera txotx denboraldiari Izeta sagardotegian. Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a arduratu zen irekiera emateaz; etxekoek eskaini zioten aukera hori urrian bere harri jasotze ibilbideari bukaera eman ziola-eta. Denboraldia hastearekin batera, afaria izan zen, Aitor Sarriegik eta Beñat Lizasok bertsoak eskaini zituzten eta Izer eta Alabierrekin erromeria izan zen gaua biribiltzeko. Argazkiak Ibon Errazurenak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Saharautz janari bilketa abiatuko du, sahararrei laguntzeko

Saharautz janari bilketa abiatuko du, sahararrei laguntzeko

Zarauzko Hitza 2018-01-20 16:00   gizartea

Aurten ere janari bilketa egingo du Saharautz elkartasun taldeak, Tindufeko kanpamenduetan dauden sahararrei laguntzeko. Herriko ikastetxeetan eta merkatalguneetan jasoko dute materiala, urtarrilaren 22tik 27ra. Fronte Polisarioak bost gai biltzeko eskatu du: azukrea, atun latak, konpresak, dilistak zein arroza, hain zuzen ere.

Aritzbatzaldeko igerileku handia itxita egongo da arratsaldean

Aritzbatzaldeko igerileku handia itxita egongo da arratsaldean

Zarauzko Hitza 2018-01-20 14:50   Kirola

Igeriketa txapelketa dela eta, Aritzbataldeko igerileku handia itxita egongo da gaur arratsaldean.
Ertaina eta txikia, aldiz, irekita egongo dira, ohi bezela, 16:00etatik 20:30era.

Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei

Zarauzko Hitza 2018-01-20 13:14   Jaiak

Gaur, Sebastian Deunaren Egunean, jende andana bildu da Eliz-Mendi elkartean mezaren ondoren. Urtetako Neska-Mutil Ardo batzordeko kideek hamaiketakoa eskaini die bertan bildu direnei, bertso emanaldiaz gozatzen zuten bitartean. Zarautz'Trik taldeak girotu du auzoa gerora.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Irudietan: Haurren plaieroetako bigarren jardunaldia

Zarauzko Hitza 2018-01-20 12:49   Kirola

Gaur goizean jokatu dituzten haurrek 74. Hondartzako Futbol Txapelketako bigarren jardunaldia, bi txandetan banatuta. Bihar helduak lehiatuko dira: emakumezkoek seigarren jardunaldia jokatuko dute eta zortzigarrena gizonezkoek, 12:15etik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Igualatorio Cantabria Estela taldea mendean hartzeko borrokatuko du Ulacia Grupok

Zarauzko Hitza 2018-01-20 10:00   Kirola

Igualatorio Cantabria Estela taldea mendean hartzeko borrokatuko du Ulacia Grupok

Aurkariaren etxean, Santanderren, lehiatuko dira zarauztarrak gaur, 18:30etik aurrera.

Hitzarturen aurkezpen ekitaldia izango da astelehenean

Zarauzko Hitza 2018-01-20 10:00   gizartea

Hitzarturen aurkezpen ekitaldia izango da astelehenean

19:00etan izango da egitasmoaren aurkezpena, Etxezabalan.

Kudeatzaile Onenaren saria eman diote Maribi Leundari Fiturren

Zarauzko Hitza 2018-01-19 14:01   Turismoa

Kudeatzaile Onenaren saria eman diote Maribi Leundari Fiturren

"Lan asko egin ondoren" iritsi dela saria nabarmendu du Zarauzko Turismo Bulegoko langileak.

Hilaren 23an aurkeztuko du disko berria Skasti taldeak

Zarauzko Hitza 2018-01-19 12:36   kultura

Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean aurkeztuko du lan berria Zarauzko musika taldeak, datorren asteartean, 11:00etan. YE izenburua jarri diote, eta azken asteetan hainbat berri ematen joan dira aurrerapen gisa beraien sare sozialetan. Berriki umore giroko ondorengo ikus-entzunezkoa kaleratu dute.

ZKEren asteburuko kirol egitaraua ikusgai

ZKEren asteburuko kirol egitaraua ikusgai

Zarauzko Hitza 2018-01-19 11:56   Kirola

Futboleko, eskubaloiko, errugbiko, saskibaloiko eta beste zenbait kiroletako partiden ordutegiak ondorengo artxiboan eskuragarri.

Bideoa: Sorgiñetxe Big Wave Erronka

Zarauzko Hitza 2018-01-19 11:39   Kirola

Atzo jokatu zuten Deban Sorgiñetxe Big Wave Erronka, lehenbiziko aldiz. Indar Unanuek irabazi zuen eta beste hainbat zarauztarrek ere hartu zuten parte: Aritz Aranburuk, Roberto Letemendiak, Adur Letamendiak eta Iker zein Ibon Amatrian aita-semeek. Iosu Iribar getariarra ere lehiatu zen EHSFk eta Yako surf eskolak antolatutako olatu handien proban. Ikusi hemen Borja Amondarainek egindako ikus-entzunezkoa.

Amatriainek, Erostarbek eta Goenagak jasoko dute aldundiaren talentu beka

Zarauzko Hitza 2018-01-19 11:19   Kirola

Amatriainek, Erostarbek eta Goenagak jasoko dute aldundiaren talentu beka

Amenabarreko Mikel Amilibia oriotarrak eta Aialako jokalari Nora Kortaberria elgoibartarrak ere jasoko dute beka.

Irudietan: Sorgiñetxe Big Wave Erronka

Zarauzko Hitza 2018-01-19 11:11   Kirola

Sorgiñetxe Big Wave Erronka olatu handien surf txapelketa jokatu zuten atzo Deban, eta Indar Unanue zarauztarra izan zen garaile. Hona hemen ikusgai href="https://www.facebook.com/euskalsurf/">EHSF Euskal Herriko Surf Federazioak bere Facebook kontuan bildutako jardunaldiko argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Aterpe bat ikusezinentzat

E. Goenaga Lizaso/Gipuzkoako Hitza 2018-01-19 10:29   gizartea

Aterpe bat ikusezinentzat

Gau hotzean aterpea eskaintzen die Negu Etxeak etxerik ez dutenei. Hamabost lagunentzako ohea eskaintzen du, eta zazpi egun egin ditzakete bertan. Gipuzkoako Hitzak egin du horren inguruko erreportajea.

Helduen eta haurren plaieroak jokatuko dituzte asteburuan

Helduen eta haurren plaieroak jokatuko dituzte asteburuan

Zarauzko Hitza 2018-01-19 10:23   Kirola

Larunbatean haurrek 74. Hondartzako Futbol Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute, bi txandetan: bata 11:00etan hasiko da eta bestea 12:00etan. Igandean, berriz, helduen txanda izango da. Seigarren jardunaldia jokatuko dute emakumezkoek eta zortzigarrena gizonezkoek, 12:15etik aurrera. Atxikitako dokumentuetan daude ikusgai partiden inguruko xehetasunak.

Pro Zarautz surf txapelketa aurkeztu dute Fiturren

Pro Zarautz surf txapelketa aurkeztu dute Fiturren

Zarauzko Hitza 2018-01-18 18:39   Kirola

Atzo ireki zuten Fitur nazioarteko turismoaren azoka, Madrilen, eta Zarauzko eskaintza turistikoa Euskadiko stand-ean izango da igandea bitartean. Gaur arratsaldean, esaterako, Pro Zarautz 2018 surf txapelketa aurkeztu dute Zarauzko alkate Xabier Txurrukak eta Gipuzkoako Surf Federazioko lehendakari Maialen Saezek. QS 1.500 kategoriako txapelketa izango da, eta apirilaren 4tik 8ra jokatuko dute.