Indarkeria matxista sutara bota genuen atzo

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2016ko eka. 24a, 12:46

Gasteizen gizon batek emakume bat hil zuela jakin genuen egun berean, Angelun beste gizon batek emaztea eta bi alabak erail zituela jakin genuen. Horren aurrean, kalera atera ginen bai udaletxe plazan, baita San Joan sua egin zuten zelaian ere.

Beste behin, festa-giroa mikaztu ziguten sistema heteropatriarkatu honen ondoriozko erasoek. Gauzak horrela, halako gertaerak salatzen jarraituko dugu eta gizarte parekidea lortu arte jarraituko dugu lanean.
Mila esker bide honetan gurekin bat egiten duzuen guztioi.