CODEAM-ZTE ko triatletaK, Donostiako maratoi erdian eta Kilimon-eko Mendi Lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Triatloi Elkartea 2018ko api. 17a, 07:45

Guillermo Vahl Donostian lehiatu da, eta Igor Etxeberria eta Xabier Garate, berriz, Mendaron.

Codeam Zarauzko triatloi elkarteko Guillermo Vahl-ek  Donostiako Maratoi Erdian hartu zuten parte pasa den igandean, lasterketako 34.postua lortuz 1:17:49-ko denborarekin. Esan beharra dago lasterketan maila oso altua zegoela.

Bestetik, Igor Etxeberria eta Xabier Garate Mendaron izan ziren. Kilimon Trail  mendi lasterketan hartu zuten parte, 23 km-ko ibilbide gogorra zuen zirkuitoan. Bertan, alde batetik, Xabier Garate 20. postuan sailkatu zen 2:18:31-ko denborarekin, eta bestetik, Igor Etxeberriak 27.postuan amaitu zuen 2:25:50-eko denborarekin.