Bolondres deialdia Zarauzko Triatloi egunerako

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Triatloi Elkartea 2018ko mai. 15a, 07:27

Ekainaren 9an jokatuko den Zarauzko Triatloi probarako laguntza eskakizuna luzatzen du Zarauzko Triatloi Elkarteak. 300 boluntariotik gora behar izaten dira proba antolatzeko orduan; beraz, edozein laguntza ongi etorria da.

Interesa dutenei ekainaren 1a baino lehen izena ematea eskatzen zaie. Izena emateko info@zarauzkotriatloia.com helbidera idatzi edo 686-90 04 53 telefonora whatsapp mezu bat bidali behar da, izen-abizen, NAN zenbakia eta emaila adieraziz.
 
Gogoratu, boluntarioek triatloi ondorengo afarian parte hartzen dutela, probaren parte garrantzitsuenetakoa baitira.