Lekeitioko Triatloia

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Triatloi Elkartea 2018ko eka. 21a, 13:58

Partaidetza bikaina izan du aurten ere Lekeitioko Triatloiak. Proba honetan, ohikoak diren triatleta australiarrez gain, euskal zirkuituko triatleta onenak bertan izan ziren Euskal Herriko Txapelketa lehiatzen.

Larunbat arratsaldean (ekainak 16) Lekeition jokatu zen Euskal Herriko sprint distantziako txapelketa. Bertan nazioarteko mailako hainbat triatletak lehiatu zuten. Euskal Herriko txapelketa izanik, txapela lortzeko ilusioz  puntako triatletak bertaratu ziren Lekeitiora. Parte hartzaile horien guztien artean, Zarauzko Triatloi Elkarteko Guillermo Vahl, Mariano Sanchez eta Aitor Manterola izan genituen lehian, eta beste hainbat taldekide animatzera eta proba ikustera gerturatu ziren. Guztiek ere lan bikaina egin zuten!