Triatloian hasi nahi duten gazte eta helduentzat deialdia egiten du ZTEk

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Triatloi Elkartea 2018ko urr. 3a, 11:01
Giro onean triatloian probatu edo hasi nahi duten pertsona guztiak dira ongi etorriak.
Zarauzko Triatloi Elkarteak (ZTE) ekin dio 2018-2019 urteko denboraldiaren plangintzari, eta gonbitea zabaldu nahi du Zarauzko zein inguruko auzo eta herrietako kirolzaleen artean,  triatloian hasi nahi duen edozein pertsonak,taldean izena eman dezan. 
ZTE-k triatloia sustatzea du helburu, eta egun 90 taldekide inguruz osatua dago, maila eta adin guztietakoak.Helburu eta  maila guztietako jenderi zabaltzen dizkio ateak  ZTE-k, hasteko, inondik ere, nahikoa da triatloia ezagutzeko eta ondo pasatzeko gogoa edukitzea. Lehen triatloia egin,  Zarauzko Triatloia ,erronka luzeagoak egin edo soilik talde giroan entrenatu eta talde bateko partaide izan nahi duten pertsona guztiei zabaltzen dizkie ateak ZTE-k .   
Taldeak hasiberriei triatloian aritzeko erraztasunak ematen dizkie: entrenamenduen eskaintza,Ainhoa Murua eta Jon Unanue-rekin igeriko entrenamenduak, lehiaketarako eta entrenutarako jantziak, lizentziak, talde giroan egiten diren ekintza, kontzentrazio eta irteera ezberdinetan parte hartzeko aukera etab . 
 
Hortaz, izena eman edo informazioa nahi duen edozeinek  idatzi edo dei  dezala ondorengo helbide edo telefonora : info@zarauzkotriatloia.com  edo  620296452 / 686884456.