Zarauzko Triatloia 2019

Boluntario deialdia Zarauzko Triatloi egunerako

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Triatloi Elkartea 2019ko api. 30a, 12:51

Ekainaren 8an jokatuko den Zarauzko Triatloi probarako laguntza eskakizuna luzatzen du Zarauzko Triatloi Elkarteak. 300 boluntariotik gora behar izaten dira proba antolatzeko orduan; beraz, edozein laguntza eskertua eta ongi etorria izango da.

 

Interesa dutenek izena emateko info@zarauzkotriatloia.com helbidera idatzi edo 686-90 04 53 telefonora whatsapp mezu bat bidali behar da, izen-abizen, NAN zenbakia , emaila , kamixeta talla eta lasterketa ondorengo afarian parte hartu-ko duen adieraziz.
 
Gogoratu, boluntarioek triatloi ondorengo afarian parte hartzeko aukera  dutela, probaren parte garrantzitsuenetakoa baitira.