Boluntario deialdia Zarauzko Triatloi egunerako

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Triatloi Elkartea 2022ko mai. 10a, 07:31

Aurten bi urteko geldi unearen ondoren Ekainaren 11an jokatuko den Zarauzko Triatloi probarako laguntza eskakizuna luzatzen du Zarauzko Triatloi Elkarteak. 300 boluntariotik gora behar izaten dira proba antolatzeko orduan; beraz, edozein laguntza eskertua eta ongi etorria izango da.

Interesa dutenek izena emateko info@zarauzkotriatloia.com helbidera idatzi edo 686-90 04 53 telefonora whatsapp mezu bat bidali behar da, izen-abizen, NAN zenbakia, emaila, kamixeta talla eta lasterketa ondorengo afarian parte hartuko duen adieraziz.    

Gogoratu, boluntarioek triatloi ondorengo afarian parte hartzeko aukera  dutela, probaren parte garrantzitsuena baitira.