Argazkiak: Amenabar Zarautz ZKE-Vestas BM Alarcos Ciudad Real

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Eskubaloia 2021ko ots. 6a, 09:37

Ohi bezala, Luis Epeldek Aritzbatalden jokatutako eskubaloi partidaren argazkiak jarri ditu ikusgai.

Ezin izan zuten garaitu sailkapenean laugarren postuan den Ciudad Realgo (Espainia) taldea zarauztarrek. 24-26 amaitu zen partida Aritzbatalden aurreko larunbatean. Ohi bezala, argazkiak ateratzen izan zen bertan Luis Epelde, eta esteka honetan daude ikusgai hark ateratakoak. 

Gaur Trapagaranen (Bizkaia) jokatuko dute partida Amenabarreko mutilek, bertako taldearen aurka. 18:30ean hasiko da norgehiagoka.