Argazkiak: Gran Camping Zarautz-Usurbil KE

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Eskubaloia 2021ko ots. 26a, 09:30
(Luis Epelde)

Aurreko igandean jokatu zuten eskubaloiko jubenil mailako gizonezkoek norgehiagoka usurbildarren aurka, Aritzbatalde kiroldegian. Bertan izan zen Luis Epelde argazkilaria ohi bezala, eta ZKE Eskubaloiaren blogean daude ikusgai hark ateratako irudiak. 

27-25 irabazi zuten etxekoek Euskadiko Ligako bigarren jardunaldian, izan ere, duela gutxi ekin ahal izan diote lehiari katergoria horretakoek. Izatez bigarren jardunaldia bazen ere, zarauztarrentzat lehen partida izan zen aurreko igandekoa, atseden hartzea egokitu baitzitzaien lehen jardunaldian. Hurrengo partida Donostian izango dute zarauztarrek, Egia taldearen aurka, larunbatean 13:00etan. 

Ikusi hemen Luis Epelderen argazkiak.