Argazkiak: Aiala ZKE-BM Loyola

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Eskubaloia 2021ko mar. 17a, 12:30
(Luis Epelde)

32-16ko emaitzarekin gailendu zen Nafarroako taldearen aurka Aiala ZKE asteburuan. Lotura honetan daude ikusgai Luis Epeldek Aritzbatalde kiroldegian ateratako irudiak.

Azken bolada gozoa ari da izaten Aialakoentzat, irabazi egin baitituzte azken bost partidak. Uneotan, hirugarren postuan daude beraien taldeko sailkapenean. Datorren asteburuan ez dute partidarik izango Aialakoek, eta hurrengoan Kantabriako (Espainia) Camargo herrira bidaiatuko dute hurrengo norgehiagoka jokatzeko.