Argazkiak: Ez du gainditu Errege Kopako lehen kanporaketa Amenabarrek

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Eskubaloia 2021ko urr. 19a, 11:32
(Luis Epelde)

Iragan larunbatean Errege Kopako lehen kanporaketa jokatu zuen Aritzbatalden Amenabar eskubaloi taldeak, Bartzelona Bren aurka. Erronka zaila zeukan etxeko taldeak, eta ezin izan zuen garaitu Kataluniako talde boteretsua. 29-39ko markagailuarekin amaitu zen partida, eta ondorioz, ez du aurrera egingo Errege Kopako lehian Amenabarrek.

Harmailak bete zituzten zaletuek, eta Luis Epeldek Aritzbataldeko kantxan bizi izandako uneak jaso zituen ohi bezala. Hemen daude ikusgai partidako irudiak.

Hurrengo larunbatean, hilaren 23an, etxean jokatuko du ligako laugarren jardunaldia Amenabarrek, Galiziako Club Cisne Colegio Los Sauces taldearen aurka.