Maila bikaina erakutsi dute asteburuan Zarauztarra Txirrindulari KEko gaztetxoek

Erabiltzailearen aurpegia

Zarauztarra Txirrindulari Elkarteko gaztetxoek lasterketa bikainak jokatu dituzte asteburuan.

Larunbatean, Astigarragan jokatu zuten lasterketa, eta hirugarren postuan geratu ziren beren mailatan Zarauztarra Txirrindulari Elkarteko hiru kide: Ane Zubeldia, Jule Zubeldia eta Xuban Arakistain.

Igandean, berriz, Andoainen izan zuten lehia neskek, eta aurreko eguneko nekeari aurre eginez, emaitza bikainak lortu zituzten biek: lasterketa irabazi zuen Anek, eta bosgarren geratu zen Jule.