Asteburu aparta, Zarauztarra Txirrindulari Elkartekoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Zarauztarra Txirrindulari KE 2022ko eka. 6a, 13:31

Larunbatean mendiko bizikletako Euskadiko txapelketa jokatu zuten Zarauztarra taldeko txirrindulariek Arroiaben (Araba). Bertan, Ane Zubeldia Euskadiko txapeldunorde izan zen, irabazleagandik bi segundora helmugaratuta.

Igande goizean, berriz, Donostiako Belartzan izan zuten lasterketa. Hor ere bigarren geratu zen Ane Zubeldia infantila. Kimuen mailan, Jule Zubeldia ere podiumean sartu zen, ahizpa bezala, bigarren postuan. Infantil mutiletan, berriz, Lukas Blanco izan zen taldeko lehena helmugaratzen. Hirugarren postuan sailkatu zen.

Bestalde, Asturiasko Lagos de Covadongako txirrindulari klasikoan izan dugu Manu Arrona taldekidea. Klasika zoragarria burutu du.
 
Zorionak eta zorte on!