Bigarren sailkatu da Ane Zubeldia Benidormen jokatu duen ziklokros lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Zarauztarra Txirrindulari KE 2023ko urt. 24a, 13:00
Ane Zubeldia ezkerrean podiumean.

Zarauztarra taldeko Ane Zubeldia Peñagarikano Benidormen izan da asteburuan. Munduko ziklokros kopako azken proba jokatu dute bertan eta Zarauzko txirrindulari gazteak lasterketetako batean parte hartzeko aukera izan du. Horrekin aski ez eta emaitza bikaina lortu du Zubeldiak bigarren helmugaratuta.