mar 26, 16:00 Zarautz
Apirilaren 21ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta Gipuzkoan 11 alderdi aurkeztu dira bozetara. Horiek dagoeneko argitaratu dituzte hautesleen zerrendak. EAJren, EH Bilduren eta PSE-EEren zerrendetan badira Zarauzko herritarrak. EAJren zerrendan ageri da Miren Letamendia, eta ordezkoetan da Irune Urbieta herrikidea. EH Bilduren zerrendan dago Itziar Murua, eta PSE-EEren zerrendako hamabigarrena da Inaxio Illarramendi.
mar 26, 14:30 Zarautz
Gaurko egunera aurreratu dute martxoko ohiko osoko bilkura Aste Santuko oporraldia dela-eta. Hilerriaren araudian aldaketa egitea ere hizpide izango dute, eta EAJren eta PSE-EEren udal taldeek azken asteetako pintadak gaitzesteko proposamena aurkeztuko dute.