Legebiltzarrerako hauteskundeak

Ez du inork asmatu porra, baina zozketa egin dugu parte-hartzaileen artean

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 26a, 10:27

Ganix Gesalaga eta Ander Ubera izan dira irabazleak.

22 lagunek hartu dute parte Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako porran, baina ez du inork asmatu eserleku banaketa. Hala ere, sariak, Lakari kooperatibako bi otarrak parte-hartzaileen artean zozkatu ditugu. Hauek dira irabazleak: Ganix Gesalaga eta Ander Ubera. Urola Kostako Hitzako bulegoan (Araba kalea, 25) jaso ditzakete saskiak.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta zorionak irabazleei!