'Gorabeherak' (5): Francisco Franco

Umorearekin, zerura edo infernura. Gorabeherak kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, Ttap aldizkari digitalerako ekoiztua eta Baleike.eus-en ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Oraingo honetan, Francisco Franco sartuko da Ramonen igogailuan, eta gainera gorantza eramateko eskatuko du. Ramon ez dago oso ados horrekin, eta igogailua bera ere ez...