Gabon kontzertua izango da larunbatean Frantziskotarren elizan. Zarautz Abesbatza osatzen duten hiru taldeek eskainiko dute: Txinpirin, Zarautz Txiki eta Zarautz Abesbatzak. Jakinarazi dute Txinpirin taldean kide berria izango dela: zuzendaria. Leire Domingezek ordezkatu du hainbat urtean Txinpirin gidatu duen Eneritz Garmendia. 20:30ean hasiko dute kontzertua.