Preso eta Iheslarien Aldeko 2. Eskubaloi Jardunaldia egingo dute Zarautzen, urtarrilaren 3an

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 18a, 12:03

sasoian.info

Zarauzko herritar batzuek Preso eta Iheslarien Aldeko 2. Eskubaloi Jardunaldia antolatu dute urtarrilak 3rako, eta bertan izena emateko epea bihar bukatuko da. Talde parte-hartzaileak 10-12 lagunez osatuta egon beharko dute, kide guztiak 16 urtetik gorakoak, eta gizon-emakumez osaturikoak. Izen-emateak 15 euro balio du pertsonako, eta zenbateko horren barruan elastikoa eta bazkaria sartzen da .