Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez jasoko dituzte hondakinak Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 19a, 12:50

Abenduak 24an eta 31n zabor bilketa ordutegi berezian egingo da. Gauez egin beharrean, arratsaldeko 15:00ak eta 18:00ak artean egingo da. Ondorioz hondakinak 15:00ak baino lehen atera beharko dira. Ezinezkoa badaa, hilaren 25ean zein urtarrilaren 1eanĀ  20:00etatik aurrera (ohikoa den moduan) atera beharko dira hondakinak.

Bolumen handikoei dagokienez, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo, beraz horrelako hondakinak ez ateratzeko eskatu dute.