Abenduaren 15ean eta 16ean DYAk ikastaro berria emango du Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 4a, 12:12

Gipuzkoako DYAk  bihotz-biriken oinarrizko suspertze eta kanpoko desfibrilagailu automatikoen erabilerari buruzko ikastaroa antolatu du abenduaren 15 eta 16rako. Teoria eta praktika uztartuz, parte-hartzaileek bihotz-arnasketaren geldialdia identifikatzen, hori suspertzeko oinarrizko mugimenduak burutzen eta desfibrilagailua erabiltzen ikasiko dute. Bi egunetan 18:30etik 21:00etara izango dira eskolak, DYAk Zarauztzen duen  ordezkaritzan – Iturribidea, 12/14 behea kalean—.

Herritar orori dago zuzenduta ikastaroa; ez da beharrezkoa aurrez osasun ezaguerarik izatea. Matrikularen kostua—eskuliburu  barne—90 eurotakoa da. Izena emateko edota jarduerari buruzko informazio osoia jasotzeko  943-464622 telefonora deitu beharko da.Plazak mugatuak dira,  kalitatea bermatzeko asmoz.