Dispertsioaren gastuei aurre egiteko bigarren eskuko azoka egingo dute Zarautzen, hilaren 21ean

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 9a, 12:32

Urtero bezala, aurten ere presoen aldeko bigarren eskuko azoka egingo dute. Ekimenaren helburua euskal preso politikoen dispertsioak sorrarazten dituen gastuei aurre egiteko laguntzak lortzea izango da. Datorren igandean, hilaren 21ean izango da hori, Merkatu Plazan. Aurrez bilduko dituzte bertan salduko diren produktuak, Merkatu Plazaren atarian, udaletxe ondoan. Horretarako zenbait hitzordu finkatu dituzte:

- Abenduaren 12an, 19:00etatik 20:00etara.

- Abenduaren 13an, 12:00etatik 13:00etara.

- Abenduaren 19an, 19:00etatik 20:00etara.

- Abenduaren 20an, 12:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.