Stephen Non-ek Eskoziako galdeketa hizpide izango du, gaur Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 11a, 08:49

Azken hilabeteetan pil-pilean izan dira independentziarako prozesuak, eta gaur Eskoziako galdeketako eragile garrantzitsu bat izango da Zarauzko Alkartetxean. Eskoziako baietzaren aldeko estrategiako kanpainaren buru Stephen Non-ek Eskoziako galdeketaren irakaspena hitzaldia emango du 19:00etan.