Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Txo, Mikmak txikia' eskainiko du hilaren 30ean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 11a, 16:14

Dagoeneko jarri dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saioetarako sarrerak. Bi eskainiko dituzte hilaren 30ean Aritzbatalde kiroldegian: bata 16:00etan eta bestea 18:30ean. Egun eta ordu horietan Txo, Mikmak txikia ikuskizun berriaz gozatzeko aukera izango dute herriko haurrek eta euren gurasoek. Albaola Itsas Faktoriako proiektuan oinarrituta dago hori, eta "egur hotsa eta usaina darien kantuz, eta kresalaren freskotasuna duten dantzez" osatu dute.

Sarrera bakoitzak sei euro kostako du eta Andatza kafetegian, Geltoki tabernan eta Koxkor okindegian eskuratu daiteke dagoeneko. Informazio zabalagoa Katxiporretaren webgunean aurki daiteke.