Bihar sexuari buruzko zalantzak argitu ahalko dira Zarauzko Sexu Aholkularitza Gunean

Urola Kostako Hitza 2015ko urt. 26a, 08:01

Asteartearo bezala, sexuari buruzko zalantzak argitu ahalko dira bihar Aitziber Estonbarekin.  11:00-13:00 eta 18:00-20:00 bitartean izango dira aurrez aurreko saioak, Zuberoa kaleko 22. zenbakiko lokalean. Bertaratu ezin dutenek ordutegi berean telefonoz ere egin daitezke kontsultak, eta aste osoan zehar sexuaholkularitza@gmail.com helbidera mezua bidalita zein sare sozialen bitartez.