Bihar 'Entzuteko prest' dinamikari ekingo dio Zarauzko EAJk

Urola Kostako Hitza 2015ko urt. 22a, 14:36

Xabier Txurruka EAJko alkategaiak Entzuteko prest dinamikari ekingo dio aste honetan. Horren bitartez, gai zehatzen inguruko  proposamenak jasoko ditu auzoz-auzo, «herritarren ahotik». Zentzu horretan, bihar kirolaren inguruan jardungo dute alderdi jeltzaleko ordezkariek 17:00etatik 20:00etara herritarrekin. Besteak beste, Astiko kirol eremuaren, berau garatzeko eta atletismo pista egiteko aurkeztutako proiektuaren inguruan hitz egingo dute herritarrekin, eta baita kirol praktikari buruz eta instalazioen beharrez ere. Zarauzko Udal kiroldegiko sarreran elkartuko dira.