Zarauzko EH Bilduko kideak herritarrekin bilduko dira aste honetan ere

Urola Kostako Hitza 2015ko urt. 27a, 12:11

Azaroan hasi zuen Zarauzko EH Bilduk 'Puntuz puntu' prozesua herritar topaketa batekin, kiroldegian.

Puntuz Puntu prozesuaren barruan, Zarauzko EH Bilduko ordezkariak herritarrekin bilduko dira aste honetan ere. Hainbat hitzordu zehaztu dute:

-Gaur Azken Portu auzoan egingo dute bilera, auzokideekin. 19.00etan hasiko dute, Aritzbatalde enparantzan (epaitegiaren ondoan dagoen lokalean).

-Bihar Alde Zaharrekoekin bilduko dira 19.00etan, Gaztelekuan.

-Ostegunean San Pelaio auzoan izango dira Zarauzko EH Bilduko kideak auzokideekin. 19.00etan elkartuko dira, erretiratuen elkarteko goiko gelan.