Jendetza bildu da Zarauzko Sagardo Egunean

Urola Kostako Hitza 2015ko urt. 27a, 00:00

Zarauzko Sagardo Eguna izan zen larunbatean eta Zurekin Zarauzko Ostalari Elkarteko kideek Jose Luis Sanchez Sirvent Joe ostalariari omenaldia egin zioten urte luzetan egindako lanagatik. Aurtengoan ere jende ugari bildu zen larunbat eguerdian Musika Plazan, sagardoaz eta idi txuleta pintxoez gozatzera.