Neguaren bihotzean gaude. Negua oso garai interesgarria da.Gure kulturaren egunik sakratuenak garai honetan ospatzen dira, esan daiteke festa espiritualen garaia dela; Ramadan-a, Hanukkah, Gabonak... Negua portal sakratu bat da, aukera bat. Zuhaitzek ere hostoak galtzen dituzte guztiz, fruituak lurrera erortzen dira; adarrak bilutzik geratzen dira eta dena bere izatearen sustraietara itzultzen da. Neguan ez da kanpoko mundua bakarrik biluzten, barne munduari ere gauza bera gertzatzen zaio.
Bestalde, negua elurren eta euriteen garaia ere bada. Sierrako mendilerroa urtez urte pixka bat txikiagoa da aurreko urtearekin alderatuta. Sierra honen zati bat erreketara urtzen da, eta urak laku eta itsasoetara bidaiatzen du, bere iturburura itzuliz.
Ekaitzak ugari diren arren, negua urteko sasoirik lasaiena ere bada. Ekaitzaren ondoren datorren lasaitasuna zoragarria da. Elurte handi baten ondoren, haizea geratzen denean, dena isiltasunean geratzen da; elurrak hots guztiak irensten ditu, eta isiltasun sakon bat entzuten da.
Gure barrenarentzat ere aukera bat da negua. Hemen garrantzitsuena ez da erantzun egokia aurkitzea, biluztea baizik eta behar ez duguna zer den ikustea, soberan duguna, hostorik gabe zer garen deskubritzea.
Gizakietaz ari garenean, hosto hauek, ideiak, kontzeptuak, atxikimenduak eta baldintzatzen gaituzten gauzak dira. Guzti hauek gure identitatea osatzen dute. Ez al litzateke izugarria zuhaitzak beraien hostoez identifikatuko balira? Zuhaitzek hostoei atxiki eta erortzea galeraziko baliete?
Biluzteko aukera ematen diogunean gure buruari, benetan neguan sartuz, pentsamenduak eta hostoak gure burutik irten daitezen utziz, gure izatearen sustraietara itzultzen gara. Gure barrenean neguari lekua emango bagenio, modu natural batean biluztuko ginateke, erortze baten moduan erori eta askatuko liratezke behar ez ditugunak. Lasai eta geldirik zaudenean, erorketa edo askaketa hau naturalki ematen da. Kontrolatzeari utziz gero, pentsamolde batzuk eta energia kualitate batzuk lurrera erortzen diren hostoak eta elurra bezala erortzen dira; erorketa delikatu bat da. Nor naiz? galdetzeak «ez jakitearen» espazioan egotea suposatzen du, gure sineskerak eta usteak etengabe zalantzan jartzen. Egia (norbere egia) ulertzearen ordaina, ilusioen desagerpena da.
Gizakiek zuhaitzek ez dituzten abileziak dituzte. Zuhaitzak gizakien modukoak balira, makurtu eta beraien adarrekin hostoak jasotzen ikusiko genituzke, hostoei atxikitzen ziurtasuna ematen dietelako. Zuhaitzek hori egingo balute eta beraien hosto guztiak nola eusten dituzten ez erortzeko, ikusiko bagenu, izatearen krisi bat pasatzen egongo balira bezala, zer pentsatuko genuke? Guk, gizakiok, gehienetan gure sinismenen eta gustukoen ditugun teorien zatiak jasotzen ditugu, beraiengana atxikituz bizi guztirako.
Batzuetan, neguko haize bortitzak gure sinesmenak eta identitatea astintzen ditu, eta haizeak berarekin eramaten. Ez bagara atzetik bila irteten, aukera sakratu baten aurrean aurkitzen gara. Erortzen denean, behar ez zenuela ohartuko zara, ilusio bat zela, eta gainetik beste pisu bat kenduko duzu. Gizakia iturburura iristen denean, eta bere identitateak erortzen uzten dituenean, hauek gabe ere molda gaitezkela konturatzen garenean, edertasun izugarria sortzen da. Neguaren oparirik ederrena ezin da hitzez kontatu; bizi egin behar dugu. Utz diezaiogun neguari bere lana egin dezan eta garbitu gaitzala soberan dugun zama guzti horretatik! Datorren udaberrian arinago ibiliko gara!