Anestesiak disko berria aurkeztuko du otsailaren 7an Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2015ko urt. 30a, 11:44

Anestesia talde zarauztarrak disko berria kaleratuko du otsailaren 4ean. Zirkulutik espiralera izenburua jarri diote iraupen luzeko beraien seigarren lanari, eta bertan 13 abesti jaso dituzte. Tartean, Amets Fabrika abestia jaso dute, Putzuzulo gaztetxearen omenez eginiko ereserkia. Hain justu ere, otsailaren 7an, larunbatean bertan egingo dute diskoaren aurkezpen kontzertua. Kantabriako Guillotina taldeak irekiko du jaialdia, 22:00etan.

400 sarrera jarri dituzte salgai, Zarauzko Arrano tabernan, Beasaingo Irizar Etxean eta Donostiako Skizo dendan.