Bideoak: Omendu dituzte 2014ko Zarauzko kirolari nabarmenenak

2014ko kirolari eta kirol talde nabarmenenak omendu nahi zituen Zarauzko Udalak ostiral arratsaldean, Modelo aretoan eginiko Kirol Galan. Zazpi aitortza egin zituzten eta lau aipamen: Elixabette Otegi rallyetako kopilotua, Eduardo Larrañaga golf jokalaria, ZAEko emakumezkoak, ZKEko kirol egokituko pilota saileko mutilak, Jon Juaristi erremontista ohia, Carmelo Iriondo enpresa (ZKE xakea) eta Zarauzko Triatloiko boluntarioak. Hori aitortzei dagokionezt; izan ere, kirolarekin zuzenean lotutako lau pertsona izan zituzten gogoan: Joxean Elortza, Juan Jose Markaide, Joxe Makazaga eta Mikel Pertusa. Haien familiakoei lore sorta bana eman zieten.  Ekitaldia Arantxa Aldalurrek aurkeztu zuen, eta saioan zehar sarituen ikus-entzunezkoak ikusteko parada izan zuten bertaratu zirenek. Ikus-entzunezkoak Urola Kostako Hitza-k eta Sasoian.info-k ekoitziak izan dira; hona hemen ikusgai:

>