Ziri kofradiak XVIII. Kapitulua ospatuko du igandean, Zarautzen

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko mai. 13a, 10:34

Ziri Getariako Txakolinaren Kofradiak elkartearen XVIII. Kapitulua ospatuko du igandean.12:15ak aldera hasiko da ekitaldia. Ospakizunaren barruan,  zuzendaritza batzordeko kideek aurtengo ohorezko kofradeak izendatuko eta tronuratuko ditu Lege Zaharren enparantzan 12:45ean. Daniel Zulaika sendagilea eta Hiesaren aurkako koordinatzailea, Jesus Alfaro sendagilea eta onkologian doktoratua, Juanjo Alvarez legelari eta nazioarteko zuzenbidean katedraduna eta Jose Martin merezimenduzko txakolin laguna.

EGITARAUA

- 10:00: Bañeru kaleko Arralde Txiki elkartean harrera egingo diete kanpotik datozen kofradiei.

-11:00: Mokoroa upategian hamaiketako egingo dute.

-12:15: Txistulariek lagunduta, kalejira egingo dute kofradeak Kale Nagusitik udaletxeraino.

-12:45: Ohorezko kofradeak izendatuko eta tronuratuko dituzte, Lege Zaharren Enparantzan.

-13:15: Kofradietako kideek tabernetan txakolina dastatuko dute.

-14:30: Otzarreta jatetxean bazkalduko dute.