OlygopolyOFF dokumentala emango dute asteartean, Zarauzko Modelon

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko mai. 29a, 11:56

"Energia gizartea eta ekonomia aldatzeko tresna da. Energia konpainiak pribatizatu zirenetik, argindarraren faktura %80 baino gehiago igo da. Ba al dakizu energiarekin zer ari den gertatzen?". Horren berri emateko, Zarauzko Solidaritate Koordinadorak antolatuta, OlygopolyOFF dokumentala emango dute dute ekainaren 2an, asteartean, Modelo aretoan.

Egungo eredu energetikoaren analisia eskaintzen du horrek, eta eredu demokratiko eta iraunkor batera heltzeko herritarrek duten aukera ere badu hizpide. 19:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrera doan izango da.