Gaur urtebete erabakitze eskubidearen aldeko giza katea egin zen

Durangotik Iruñera egindako giza katean 150.000 lagun izan ziren eskutik helduta gaur urtebete. Gure Esku Dago dinamikaren mobilizaziora Urola Kostako herri guztietako herritarrak joan ziren; eskualdetik lau mila pertsonatik gora joan zen, 42. kilometrotik 47. kilometrora artean egon ziren gehienak.

">

Aurten ekainaren 21a izango da egun handia. Herritarren borondateak ehunduz hautesontzi erraldoiak eraiki nahi dituzte egun horretan. Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Baionan jai bana egingo dute egun horretan, Gaurko hautetsontzia, biharko erabakia lelo hartuta.

Donostian gune nagusia Anoeta estadioa izango da. Baina, egun guztirako egitaraua dute bertan antolatuta. Eguna hasteko, Urumeako sei zubietan giza katea egingo dute, 12:00etatik 12:30era. 17:30ean da ekitaldi nagusia Anoeta estadioan. Ordurako sarrera eskuratu beharko da, helduek 10 euro ordainduta eta haurrek 5 euro. 2 urtetik beherako haurrek ez dute sarrera ordaindu behar, baina doako sarrera hartu beharko dute.

Dagoeneko Urola Kostako herrietako Gure Esku Dago taldeek ekainaren 21eko ekitaldia antolatzeko bidean, atxikimendua adierazten duten oihalak egiten eta biltzen hasi dira, eta baita ere ekitaldi nagusirako sarrerak saltzen ere.

- Aste honetarako Urola Kostako Gure Esku dago taldeek antolatu dituzten ekintzak:

EKAINAK 10, ASTEAZKENA

- AZPEITIA. Izarraitz pilotalekuan, Anoetan joko duten danbor joleen entsegua egingo da.

https://youtu.be/nGBxd-hm_Oo

EKAINAK 12, OSTIRALA

- AIA. 17:00etan, Oihalen pintaketa kaskoko plazan. 19:00etan, Kultur Etxean, Anjel Oiarbideren hitzaldia.

- GETARIA. 22:00etan, plazan. Getarian piztu ilusioa! Piztu zure kandela! Erabakitzeko eskubidea ehuntzen ekitaldia egingo dute.

Urola Kostako herrietan lortu dituzten saretuz atxikimenduak:

- AZPEITIA. 800dik gora. Azpeitiko Gure Esku Dagoren bulegoan erabakitzeko eskubidearen aldeko oihalak lortzeko aukera dago eta baita ekainaren 21eko ekitaldirako sarrera eskuratzeko ere. Foruen Ibilbidean (BM aurrean) dago lokala, honako ordutegia du: astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00era.

- ZUMAIA. 800 inguru. Datozen asteburu guztietan kalean mahaia jarriko dute, eta bertan erabakitze eskubidearen aldeko oihaletan parte hartzeko aukera izango da, eta baita ere ekainaren 21ean Donostiako Anoeta estadioko ekitaldirako sarrera eskuratzeko modua.

https://youtu.be/oRs4p8OKJfI