Isuo Sassia eta Pettik zuzenekoak eskainiko dituzte bihar, Zarauzko Putzuzulon

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko eka. 11a, 11:39

Petti

Bi  kontzertu izango dira bihar, ostirala, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Batetik, Isuo Sasiia zarauztarra taularatuko da Idiaren zaintzari buruzko hamar estanpak disko berria aurkezteko. Bestetik,  Petti beratarrak zuzenekoa eskainiko du iaz kaleratu zuen Astirtitan diskoa aurkezteko. 22:00etatik aurrera izango dira emanaldiak.

Informazio zabalagoa eskuratzeko, klikatu hemen.