Zarauzko 30 saltoki 23:00ak arte zabalik izango dira ostiralean, Gau Zurian

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko eka. 10a, 18:07

Murkil Zarauzko dendarien elkarteak Gau Zuria antolatu du bigarren urtez. Ostiralean izango da, etzi BH Zarauzko Triatloia dela-eta, jende asko ibiliko delako herrigunean. Hala, bihar saltokiak 23:00ak arte egongo dira zabalik. Erosketak berandu arte egiteko aukera eskaintzeaz gain, iaz bezala, musika eta edatekoa eta jatekoa ere eskainiko dute merkatariek. Gainera batukada feminista izango da kaleetan zehar 20:00etatik aurrera.

Guztira, Murkil elkarteko nahiz elkarteko ez diren 30 dendek egin dute bat ekimenarekin: Moor Surf, Maiur, Pukas, Itziar Oregi, Sara, Jone, Rose’s, Zarautz Optika, Charanga, Leonce, Noah’s secret, Garmen, 310, Transit, Palacio del niño, Polita, Txirrinta, Chapucetti, Ganbara, Urquia, Makazaga, Benetton, Vulcano, Goxo-Goxo, Uhin, Din-Dan, Nature Essential, Kaioa, Vulcano eta Helmuga dendek.

Erosketa egitean, txartelak banatuko dituzte Arrivati eta Kutixi saltokietan izozkiak eskuratzeko,eta baita 100 euroko bost bonoren zozketan parte hartzeko orriak ere. Zozketa larunbat goizean egingo dute.