Zarauzko Rockumentalak! zikloko azken saioa izango da bihar

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko eka. 18a, 10:48

https://youtu.be/kVROUrHSbcw

Bukaera borobila emateko aurtengo Rockumentalak! zikloari, Freddie Mercury: The Great Pretender dokumentala eskainiko dute bihar, Modelo aretoan 22:00etatik aurrera. Irantzu Karrerak aurkeztuko du. Ondoren, ohi bezala, kontzertua izango da. Baina orain arte areto horretan izan beharrean, Barley tabernan eskainiko dute emanaldia Los Jambos taldeak. Sarrera bost euro kostako da.